FITXA TEKNIKOA

IZENA: Karpeta urdinak

HIZKUNTZAK:  Gaztelera, Euskara

IRAUPENA: 113 min

GENEROA: Dokumentala, Giza Eskubideak.

SINOPSIA:  Anderrek susmatzen du, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela. Bere susmoa argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak -Bake eta Bizikidetza Planaren barruan- egindako “1960tik 2014ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua” ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin, proiektuan parte hartu zuten mediku, psiokologo, psikiatra eta abokatuen eskutik tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuetan sakonduko du, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.

AZPITITULUAK: Euskara, Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa

EKOIZTETXEAK: Mirokutana, Gastibeltza, Kanaldude

ZUZENDARIA: Ander Iriarte. KOIZLEAK: Katti Pochelu, Ander Iriarte. GIDOIA: Olatz Retegi, Jorge Gil, Ander Iriarte. ARGAZKI ZUZENDARIA: Eñaut Castagnet. MUNTATZAILEAK: Amaia Merino, Laurent Dufreche, Ander Iriarte. EKOIZPEN BURUA: Alex Castrillo SOINUA: Unai Gimenez & Iñigo Etxarri. SOINU BANDA: Paula Olaz

PROTAGONISTAK

ADITUAK: Olatz Retegi, Olatz Barrenetxea, Miguel Angel Navarro, Iñaki Markez, Benito Morentin, Itziar Caballero, Jeannete Ruiz Goikotxeta, Julene Zuazua, Maritxu Jimenez, Gabriela Lopez Neyra, Irene Redondo, Maria Antonieta, Andrea Galon, Pau Perez Sales, Paco Etxeberria, Laura Pego. 

TORTURATUAK: Joxe Iriarte “Bikila”, Francisco Villa Gimenez “Patxi”, Nerea Olaziregi Martínez, Itziar Amezaga Epalza, Sandra Barrenetxea, Aizeti Fdz Zabala, Aingeru Cardaño Reoyo, Xabi Vidaurre Sanz, Egoitz Garmendia Vera, Enkarni Blanco Abad, Mari Luz Dominguez Gonzalez, Iñaki Bidaurre Sanz, Nekane Eguzkitza Bilbao, Begoña MartÍnez De Murgia Mendizabal, Haizea Murgi Rodriguez, Marga Agundez Basterra.

Irantzu Pastor. Gaztezulorako.

ZUZENDARIAREN BIO-FILMOGRAFIA:

Arte Ederretan lizentziatua Bartzelonako unibertsitatean eta ESCACen graduatua: «Los Inocentes» film korala eta «Echevarriatik Etxeberriarara» sorkuntza-dokumentalarekin. Harrezkero Karpeta Urdinak» eta «Bihar dok 13», dokumentalak egin ditu hala nola «Otsoko», «Mirokutana», «Sumud» eta «Emarri» film laburrak. Bere lanak SSIFF, Sitges, Malaga edo IDFA bezalako jaialdietan ikusi ahal izan dira.

ZUZENDARIAREN OHARRA:

Torturaren salaketa nire bizitzaren parte izan den arren, -Kriminologiaren Euskal Institutuaren txostenaren aurkezpen-ekitaldira joan nintzenean, begitik zikina atera nuen. Torturaren dimentsioa, eragina, metodologia zientifikoa eta batez ere itzalean irauteko zuen gaitasunak, nire amesgaiztorik okerrenak gainditzen zituen. Dokumentalean ikusleari bidaian lagunduko dion familiako gertaera batetik abiatzen naizen arren, azken sei urte hauetako obsesioa, euskal kasua erabiliz tortura modernoaren dimentsioa bere osotasunean azaltzea izan da. Zuzendarioi film bakoitza munduko gauzarik garrantzitsuena iruditzen bazaigu ere, egia esan, zinemagile gisa gutxitan izaten duzu gizarteari zerbait esanguratsua emateko ahalmena, eta nire ustez, hori da honako kasua. Etorkizunari begira, gustatuko litzaidake dokumentala hemen jasandakoaren erreferente gisa gogoratzea, gertatu dena zabaltzeko motorra izatea eta horrek, mugimendu sozial batera eramatea, konpontzeko eta ez errepikatzeko neurriak hartzera bultzatuz.